XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

David BIDAURRE

Urdazubiko zinegotzia

Dantxarinean ustezko errepide horrek izaten ahal duen eragina ez da errexa neurtzen.

Gainera, oraindik ez dago garbi eginen den edo ez.

Urdazubiko jende gehienak oraindik ez du horren berririk, beraz oraindik ez dago sobera kezkatua.

Alde batetik, Dantxarinea turismotik bizi da eta bide horrek jende gehiago ekarriko luke hemengo bentetarat.

Bertzetik, ordea, herri ttiki-ttikia eta lasaia da Urdazubi, nekazaria, eta horrelako trafikoak eragin kaltegarria izanen luke lasaitasun horretan.

Nik lau lagunei errepide honi buruzko iritzia galdegin diet eta bi alde daude eta bertze bi aurka.

Nik nahitaezkoa ikusten dut bidea egin baino lehen herri hauetako jendeari iritzia galdegitea, beraz, erreferenduma edo gisako zerbait egin beharko litzateke.

Akaso, nik kontrako botua emanen nuke, bidea etxe ondotik pasatzea ez baita batere atsegina.

Oraindik ez dago garbi bidea hemendik eginen den, baina pasatzekotan ere, Dantxarinearen gibeleko aldetik pasatuko da.

Intxauspe asteazken honetan etortzekoa da Urdazubiko Herriko Etxera.